Davila ahizpak, Polonian

Asier Imaz 2016ko ots. 26a, 09:16

2015 urtean emaitza bikainak lortu dituzte Villabonako Danok Danena Halterofilia Taldeko kideek

Susana eta Aynabel Davila pultsulariak Polonian daude, Espainiako selekzioarekin konzentratuta. Asteazkenean joan ziren Spala herrira, eta bertan egongo dira otsailaren 28ra arte. Villabonako Danok Danena Halterofilia Taldeko pultsulariak dira biak, eta elkartetik, zorte ona opa diete.

2015. urteko balantzea

Danok Danena Halterofilia Taldeak 2015eko emaitzen errepasoa egin du. Emaitza benetan bikainak plazaratu dituzte, eta horiez gain, hainbat datu ere nabarmendu nahi izan dituzte taldeko arduradunek.

Norbanakoetan, Gipuzkoako txapelketa desberdinetan 32 lehen postu lortu zituzten iazko urtean. Euskadikoetan, 25 aldiz igo ziren podiumaren lehen koskara, eta Espainia mailan, bi urrezko domina, lau zilarrezko eta bederatzi brontzezko lortu zituzten. Taldeka ere emaitza bikainak lortu dituzte Danok Danenako pultsulariek: Gipuzkoakoan eta Euskadikoan txapeldun; Espainiakoan mutilak hirugarren eta neskak zortzigarren; Euskadiko ligan lehena, eta Espainiako Ligan laugarren.

Errekorren atalean, Gipuzkoakoan eta Euskadikoan 65 marka lortu zituzten. Horrez gain, 2015ean ondorengoak nabarmendu dira: Mikel Alvarez, Xabier Amonarriz, Davila ahizpak eta nazio mailako ligako nesken eta mutilen taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!