Asteleheneko ohiko osoko bilkuran 20 puntu aztertuko dituzte

Ataria 2016ko otsailaren 25a

Arratsaldeko 19:00etan udaletxeko batzar aretoan egingo dute ohiko osoko bilkura eta besteak beste, hiri hondakin solidoen gaikako bilketari dagokionean behin betiko sistema bat finkatzeko akordioa berretsiko dute.

Hainbat gai izango dituzte hizpide asteleheneko osoko bilkuran. Adibidez, Memoria eta Bizikidetza batzorde informatibo bereziaren osaketaren berri emango da. Bestalde, irisgarritasuneko udal ordenantzari hasierako onarpena emateko proposamena aztertuko dute zinegotziek, baita baratzeko ekologikoak esleitzeko edo kudeatzeko araudiari ere.

Beste hainbat gairen artean, Amasa-Villabonako udal langileen aurtengo ordainsariak %1ean igotzeko eta erabateko lanaldian alkate kargua betetzeagatik 2016ari dagokion soldata aldatzeko proposamena aztertuko dira.

Aipatu bezala, hondakinen bilketa sistemari finkatzeko akordioa berretsiko dute eta EH Bilduk aurkeztutako hiru mozioa aztertuko dira: Correscales, prekarietatearen aurkako korrikari buruzkoa bata, emakume eta herri kurduari buruzko bestea eta azkenik, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako gastua bere gain hartzeko eskatzeari buruzko mozioa.

PSE-EEk proposatuta, energia pobreziari buruzko beste mozio bat eztabaidatuko dute zinegotziek asteleheneko bilkuran eta bi adierazpen instituzional jarriko dira mahai gainean: SEADren aldarrikapenaren 40. urteurrenaren ingurukoa eta Europan eta munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde alkateak aurkeztutakoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!