'Erromherrira" bertso saioa antolatu dute martxoaren 12an

Ataria 2016ko otsailaren 24a

Etxeratek antolatutako saioan gaiak Jon Zaldua herritarrak emango ditu eta bertsotan Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Julio Soto, Jon Maia, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi ariko dira. Martxoaren 12an, larunbata, 18:00etan hasita, Villabonako Gurea zinema aretoan

Sarrerak aldez aurretik salgai izango dira 10 euroan, Amasa okindegian Iratzar tabernan eta Gureako leihatilan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!