Amasa-Villabonako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, "atea giltzatu gabe uzten denean plastiko bat erabiliz sartzen dira lapurrak etxeetara, resbalón deitzen zaion sistema erabiliz". Horregatik atea beti giltzarekin itxi behar dela jakinarazi dute. Era berean, "aurrena bikotearen logela begiratzen dute lapurrek, dirua eta bitxiak lapurtzeko, beraz, horiek beste leku batean gordetzeko gomendioa luzatzen dugu".
Neurri sinple hauek, "lapurretak %90tik gora gutxituko dira", Amasa-Villabonako Udaltzaingoak kaleratu duen oharrean aipatu duenez. Bide batez, susmoren bat izanez gero, telefono hauetara deitzeko gomendatu dute: 112, 943-69 39 80 (Udaltzaingoa) eta 943 53 88 40 (Ertzaintza).