Datorren otsailaren 27an, 40. urteurrena betetzen da Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela eta hori horrela Amasa-Villabonako Udalak bat egin nahi izan du gertakari historiko horrekin. "Beste urte batez ere udalak garbi erakutsi nahi du Saharar Herriarekin duen konpromiso tinkoa", esan du udal gobernuak.
UPV EHUko Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak –Euskal Fondoaren sostenguarekin– burututako hainbat ikerkuntzak froga berriak ekarri dituzte Marokoko Gobernuak saharar herritarren artean egindako bortxazko desagertzeei eta bonbardaketei buruz. Ikerkuntza horiek, gainera, baliagarriak izaten ari dira Saharar Herriaren aurkako genozidioagatik jarritako kereilaren ikerketan, eta egia, justizia eta ordainketa lortzeko eskarietan.
Egun horretarako udalak Adierazpen instituzional bat onartuko du eta bezperarako, otsailak 26 ostirala dokumental bat botako da Gurea zinema aretoan eta ondoren hitzaldi bat emango du Paco Etxeberria auzi mediku eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariak. Gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan hartu du parte Etxeberriak ikertzaile gisa.