Laugarren urtez, 'Fleming bizirik' kultur astea egingo dute

Ataria 2016ko urt. 21a, 08:30

Astelehenean hasita kultur astea egingo du Amasa-Villabonako Fleming ikastetxeak. Ostiral arte egongo dira ekitaldiak

Urtarrilak 25-astelehena

AITON-AMONAK ESKOLARA KONTU KONTARI. Zahar egoitzatik aitona-amonak igoko dira haur eta gazte garaiko bizipenak kontatzera ikasleei. Irakasle ohiak ere bertan izango dira beraien garaiko irakaskuntzari buruz hitz egiteko.

Ordua 11:00etan

Non: Arratzaingo eskolan

ARROAKO ESKOLAREN PARETAREN MARGOTZEA 

Haurrek heldu baten ardurapean azaldu behar dute. Margotzeko bakoitzak arropa egokia eta brotxa ekarri beharko du. Bertan margotuko den pareta zatia zehaztuko da eta pintura zuria banatuko da.

Ordua: 17:00etan

Non: Arroako eskolan

TXOKOLATADA

Ordua:18:00etan

Non: Arroako plazan

 *Arratsaldeko bi  ekintza hauek bertan behera geldituko dira eguraldi txarra egingo balu.

 

Urtarrialak 26-asteartea

HITZALDIA: HEZKIDETZA HEZI / Nola hezi berdintasunean?

Hizlaria: Garbiñe Arrizabalaga. Euskaraz eta gazteleraz

Ordua: 17:30ean

Non: Gurea zineko erakusketa gelan

 *Haur txoko zerbitzua izango da hitzaldiak irauten duen bitartean.

 

Urtarrilak 27- asteazkena

JOKU HEZITZAILEEN TAILERRA (Guraso zein hezitzaileentzat)

Ordua: 14:30etik-16:15era

Non: Gaztelekuan

*Aurretik izena eman behar da Basajaun liburu dendan edo irakasleari oharra beteta bueltatuz. (epea urtarrilaren 20arte).

FUNKY emanaldia eta TXONTXONGILO emanaldia: EZER EZ DA DIRUDIENA

Ordua: 17:30ean

Non: Gurea zinean

*Legea errespetatuz, edukiera (aforoa 280) kontuan izango da.

 

Urtarrilak 28-osteguna

KOLORE GUZTIAK FESTA

Murala, aurpegiak margotu, txapa tailerra, hennarekin eskuak margotu, musika, tea eta janari tipiko dastatzea.

Ordua: 17:00etatik-19:00etara

Non: Berdura plazan

 

Urtarrilak 29-ostirala

HAUR DANBORRADA. Lazkaoko musika eskolako txarangarekin

Ordua: 17:00etan

Non:  Arroako eskolatik abiatuta Villabonako kaleetan zehar

BURUHANDIAK, ERRALDOIAK ETA IPOTXAK Loatzo Musika Eskolako dultzainero taldearekin

Ordua: 18:30ean

Non: Udaletxeko plazan eta Remi pasealekuan

BOKATA JATEA

Ordua: 19:00etan

Non: Zentro tabernan

*Tiketak Zentro tabernan salduko dira urtarrilaren 23 eta 24ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!