Milana euro erosle eta merkatarientzat Berriaren eskutik

Ataria 2016ko urtarrilaren 14a

BerriaLaguna kanpainari amaiera eman diote eta bi zozketa egin dituzte erosle eta merkatarien artean

Berria egunkariaren BerriaLaguna egitasmoarekin bat egin dute Amasa-Villabonako 40 merkatarik. Eguberriek iraun duten bitartean komertzio horietan erosketak egin dituzten pertsonek zozketa batean parte hartzeko aukera izan dute. Andoni Alvarez, BerriaLaguna kanpainaren arduradunak adierazi duenez, "3.000 boleto inguru bete direla kalkulatzen dugu".

Horietako bakar batek jaso du saria: Maria Jose Alberdi zizurkildarrak betetakoak. Mila euro gastatu ahal izango ditu BerriaLaguna egin diren Amasa-Villabonako saltokietan. Komertzio horietako batek, gainera, Begoñi konponketak izenekoak, beste sari bat jaso du. Ondorengo urtebetean Berrian 1.000 euro gastatu ahal izango ditu publizitatean.

Zozketan BerriaLaguna kanpaianaren arduradunaz gain, Iban Agirre Amasa-Villabonako alkateak eta Aitziber Cenzano Oria merkatari elkarteko idazkariak hartu dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!