Martxoaren 8ko kartel lehiaketa deitu du Amasa-Villabonako Udalak

Ataria 2016ko urtarrilaren 14a

Urtarrilaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak udaleko gizarte sailaren bulegoan

Amasa-Villabonako Udaleko gizarte sailak aurtengo Martxoaren 8a iragartzeko kartela erabakitzeko lehiaketa antolatu du.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa. Udalak jakinarazi duenez, lan irabazleak 200 euroko saria izango du.

Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute eta A4 neurrian eginak eta kartela egiteko edozein teknika erabili ahal izango da. Honako leloak agertu beharko du: “Martxoak 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2016,AMASA-VILLABONA”

Lanak aurkezteko epea urtarrilak 29ra arte egongo da zabalik eta Gizarte Sailaren bulegoan aurkeztu daitezke, 09:00tatik 14:00tara. Lanekin batera,  sobre itxi bat aurkeztu behar da , eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!