Oria merkatari elkarteak Eguberriko sarien zozketa egin du

Ataria 2016ko urtarrilaren 12a

Lau lagunen artean 1.175 euro banatu ditu opari txeketan. Errebote plazan eguberrietan zabalik izan den patinaje pistan egin dute eguerdian zozketa

Amasa kafetegiak banatu du sarietako bat eta Hautsi Izagirre izan da sariduna. Maria Jesus Galeriak dendak Ana Arillari eman dio saria eta Magali dendan egindako erosketagatik opari txekeetako bat jaso du Margari Clementek. Konfirmatu gabeko laugarren sari bat ere eman du Oria merkatari elkarteak. 

Gabonetako kanpaina arrakastatsua

Azken balorazioren faltan, Karlos Agirrebengoa merkatari elkarteko lehendakariak nabarmendu duenez, "aurten egin dugun kanpainari esker ongi joan dira salmentak, giro ona egon da plaza inguruan".

Gainera, elkarlanean egin dituzte hainbat ekimen. Besteak beste, Behar Zana pilota eskolako umeek topaketa egin zuten abenduaren 30ean eta gero patinaje pistan aritu ziren. Haurren artean honako diploma banatu zuen Oria elkarteak:

Antton Pebet memorialean ere Oria merkatari elkarteak laguntzaile bezala parte hartu du eta sari banaketan parte hartu du aurten. Bestalde, abenduaren 19an gauez zabaldu zuten patinaje pista eta musika jartzaileak aritu ziren goizaldera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!