Villabonako batzokian azaldutako pintadak salatu ditu EAJk

Ataria 2015eko abenduaren 31

Atzo goizaldean egin zituzten pintadak, eta normalizaziorako bidean atzera pausoa direla nabarmendu du alderdi jeltzaleak.

Amasa-Villabonako EAJk ohar bidez salatu ditu Batzokian egindako pintaketa "iraingarriak". "Badirudi oraindik ere batzuek ez dituzte garai bateko moduak alde batera utzi nahi. Norbaitek uste du jarrera mota hauekin herri bezala aurrera egingo dugula?". 

Zentzu horretan, herritarren nahia "jokabide hauek ez errepikatzea" dela azpimarratu dute jeltzaleek, "urteekin suntsitzen joan diren zubiak berreraikitzeko. Ez da aukera bat, behar bat baizik; beharrezko pausuak eman behar baititugu gure herriaren bakea eta normalizazioa bidean". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!