Aritsauek, sortzaileek eta disenatzaileek hartu dute Berdura plaza

Ataria 2015eko abenduaren 19a

Mondragon Unibertsitateko Lidergo, ekintzaile eta berrikuntza graduko ikasleek Betiko Market ekimena jarri dute martxan. Sortzaile ezberinen artean komunitatea sortzea dute helburu eta horretarako herriz herri ari dira merkatuak antolatzen. Gaur Villabonako Berdura plazan izan dira

Moda, garagardo artisaua, urdaiazpikoak, bitxiak, xaboi naturala, apaingarriak... gisa horretako sorkuntzak topa daitezke gaur Villabonako Berdura plazan. 16 postu jarri dituzte eta iluntzeko 20:30ak arte ikusi ahal izango dira.

Aurretik, Donostian, Beasainen, Zarautzen, Ordizian edota Deban jarri izan dituzte merkatuak Betiko Market taldekoek. Kimmu ikasle elkartearen ekimenetako bat da merkatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!