Hamaiketako berezia egin dugu Amasa-Villabonatik

Ataria 2015ko abe. 18a, 21:08

Villabonako Berdura plazatik aritu da gaur goizean Ataria irratia, eta bertatik, Hamaiketako berezia egin du, herriko protagonistekin.

Zubimusu Ikastolaren 50. urteurrenaz

Zubimusu ikastolak aurten 50 urte betetzen ditu. Gaur iluntzean du ekimen garrantzitsuetako bat. Urteurrena ospatzeko kanta eta bideoklipa aurkeztuko dituzte Olaederra kiroldegian. Ikastolako zuzendariak eta ikasleak aritu zaizkigu Hamaiketakoa irratsaio berezian

Erniobea ikastetxearen Gabonetako Azoka

Gabonetako azoka antolatu dute Erniobea ikastetxeko ikasleek Berdura plazan. Sonia Sanz ikastetxeko zuzendariak azaldu digu ekimen hau eta ikasleak beraiek azokarako prestatu dutena aurkeztu

"Herriaren goilara" liburua aurkeztu digu Javi Riverok

"Herriaren goilara" liburuaren egileetako bat da Javi Rivero billabonatarra. Hamaiketako saioan izan dugu atzo bertan aurkeztu duten liburuaz hitz egiteko

 

Billabona Futbol Kirol Elkarteaz aritu zaigu Mikel Elizegi

Mikel Elizegi Billabona Futbol Kirol Elkarteaz aritu zaigu hizketan eta denboraldi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu

Iñaki Lizaso, pilotaz eta musikaz

IV. Antton Pebeten omenezko txapelketaz hitz egin digu Iñaki Lizasok eta gaur gauean bertan Bihozkada musika taldearekin Aljibean emango duen kontzertuaz

Amaia Agirrek, Amasa-Villabonari jarritako bertsoak

Amaia Agirre herriko bertsolariak Amasa-Villabonako deskribatuz osatutako bertsoak eskaini dizkigu Berdura plazatik eskainitako zuzeneko irratsaioan

Emakunderen autobus ibiltaria Villabonan

Lidia Hernandezek egin digu harrera Emakunderen autobus ibiltarian. Hainbat herri zeharkatu ondoren gaur amaitu da ekimen ibiltaria Villabonan egindako geldialdiarekin. Autobusean ikusi daitezkeenak aipatu dizkigu berdintasun guneko arduradunak

Iban Agirre, Amasa-Villabonako alkatearen hitzak

Iban Agirrek egin dio ongi etorria Ataria Irratiari Villabonako Berdura plazan. Eguberrietarako herrian gauzatuko dituzten ekimenen berri eman du Hamaiketako berezian

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!