Urteroko merkatua antolatu du Erniobea ikastetxeak ostiralerako

Ataria 2015eko abenduaren 16a

Villabonako Erniobea BHIk Gabonetako Azoka antolatu du eguberriko oporren aurreko azken egunean. Goizeko 09:30tik hasita jai giroa izango da Berdura plazan

Institutuko ikasleek jarriko dituzte Berdura plazan postuak goizean goizetik. Ondoren kantu jiran arituko dira eta 10:30ean herri kirol saioak egingo dituzte plazan, tokan eta soka-tiran arituko dira. Hamaiketakoaren ondoren, dantza saioa izango da 12:00etan. Sari banaketaren ostean, postuak itxi eta era horretan emango diote amaiera aurtengo azokari.

TOLOSALDEKO ATARIA ere Berdura plazan izango da ostiralean. 10:00etatik aurrera, Hamaiketako saio berezia eskainiko du eta beste hainbat gonbidaturen artean, Erniobea ikastetxeko irakasle eta ikasleak izango dira mikrofono aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!