Orain arte, Oria Merkari Elkarteak antolatu du Gabonetako Parkea, baina aurten Errebote plazan patinatzeko pista jarri dutenez, Amasa-Villabonako Udalak hartu du lekukoa antolakuntzan.
Egunean bertan erosi ahal izango dira txartelak frontoiaren sarreran, txandako 2 euroan. Famili ugarien txartelarekin 1,40 euroan eskuratu ahal izango dira sarrerak. Haur bakoitzak hiru txandetan izena emateko aukera izango du eta gehiagotan ere bai, plaza libreak egonez gero.