SOS Sahara kontzertua eskainiko dute abesbatzek larunbatean

Ataria 2015eko abenduaren 16a

Sahararen aldeko kontzertua eskainiko dute larunbatean Andoaingo Musika Eskolako abesbatzak eta Amasa-Villabonako Eresargi abesbatzak, 19:30ean Jesusen Bihotza parrokian

2015eko urriaren amaieran, Tindufeko errefuxiatu saharauien kanpamentuetan bizi izandako eurite larriek 20.000 familia inguru utzi zituzten etxerik gabe, eta kanpamentuetako hainbat azpiegitura suntsitu zituzten; horren aurrean, Amasa-Villabonako Udaletxeak, Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza eta Eresargi abesbatzarekin batera Sahararen aldeko kontzertu bat antolatu dute.

Larunbatean, abenduak 19, arratsaldeko 19:30ean Villabonako Jesusen Bihotza parrokian izango da. Bertan ateratako dirua, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara bidaliko da.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!