2016/02/19 22:30

Antzerkia. Eskutitzak

Antzerkia. Eskutitzak
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Eskutitzak. Izar films eta Itzel antzerkia.

8 euro.

Zuzendaria: Izaskun Arandia

Gidoia: Itziar Elias eta Izaskun Arandia

Aktoreak: Itziar Elias, Aitor Fernandino, Martxelo Rubio, Olatz Beobide, Aiora Sedano eta Iosu Florentino.

Grabatutako eszenetako aktoreak: Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Lander Otaola.

Azkoita, 1936ko uztaila. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerra Zibila lehertuko da. Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe, berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da, eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpenei aurre egin beharko diote.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!