A20 Hauteskundeak

Villabonako Udalak trenbideen eskuduntzaren transferentzia exijitu du

Ataria 2015eko abenduaren 10a

Iban Agirre Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre, EAJren Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaiekin izan da.

Pasa den asteartean egin zuen bilkura Villabonako alkateak, Andoaingo tren geltokian. Villabonako Udaleko azken Osoko Bilkuran onartu zen bezala, Irun-Brinkola trenbide sarearen eskuduntza Euskadirako exijitzeko eskatu zien bi hautagai jeltzaileei.

Horrekin batera, trenbideen arloan "PPren gobernuak izan duen jarrera inposatzailea" salatzeko mezua Madrilera irits dadin eskatu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!