Lau hamarkadak ehundutako dantza-sarea

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko azaroaren 23a

Belaunaldiak izan ziren protagonista, Oinkari dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko emanaldian.

Olaederra inguratzen zuen ilarak, 40 urte emanaldi bakarrean elkartzeko hitzorduan. Oinkari dantza taldea zen aitzakia, eta dantza-pausoak, berriz, bidea. Gazte, heldu eta helduagoek hamaika irribarre eskaini zizkioten ikuskizun hunkigarriari, eta bi ordu pasatxoko tartean, ikus-entzuleek ere bikain erantzun zuten esfortzua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!