Olaederra inguratzen zuen ilarak, 40 urte emanaldi bakarrean elkartzeko hitzorduan. Oinkari dantza taldea zen aitzakia, eta dantza-pausoak, berriz, bidea. Gazte, heldu eta helduagoek hamaika irribarre eskaini zizkioten ikuskizun hunkigarriari, eta bi ordu pasatxoko tartean, ikus-entzuleek ere bikain erantzun zuten esfortzua.