"Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak dira TTIParen negoziazioa bideratzen ari direnak, merkataritza eta inbertsioen eremu liberalizatua eraikitzeko, herritarrak eta ordezkari politikoak albora utzita", aipatu dute hitzaldiaren antolatzaileek. Euren ustez demokrazia, lan eskubide, osasun eta ingurumen eskubideak arriskuan jartzen ditu, "inbertitzaileen eta enpresa transnazionalen merkataritza interesei lehentasuna emanez".
Solasaldia, azaroaren 25ean izanik, emakumeengan lukeen eragin lazgarria azpimarratuko da. Antolatzaileek esan dutenez, "AEBn emakumeek geure herrian baina eskubide gutxiago dituztela esan beharra dago".
Azaroaren 30ean Amasa-Villabonako udalean egingo den ohiko osoko bilkuran, TTIParen aurkako mozioa aurkeztuko dute. Udalari eskatuko zaio, argi eta garbi hitzarmenaren aurkako jarrera adierazteko eta hitzarmen honetaz gain, "TISA (Kanada eta Europako Batasunaren arteko Merkataritza Libreko Hitzarmena) eta CETAri (Zerbitzu Publikoen Liberalizaziorako eta Pribatizaziorako Hitzarmen Aldeanitza) ere ezezko borobila emateko. Euskal Herian, TTIP ez! lelopean burutzen ari den kanpainaren baitan, Tolosaldeko beste hainbat udalerritan ere aurkeztuko da mozioa.