Eguraldi txarra tarteko, goiz parteko ekitaldiak bertan behera geratu dira, baina eguerdirako dantza taldeko kideak, garai batean ibilitakoak eta inguruko herritarrak bazkaltzera gerturatu dira Adunako Aburuza sagardotegira. Bazkalostean, erromeria izan dute.
Iluntzean, Amasa-Villabonako kaleetan zehar, Isk&Bila txarangarekin ibiliko dira Oinkari dantza taldean 40 urteotan ibili diren herritarrak.