Amasako Jaiak 2015

Poloniar bat Amasako festetan

Ataria 2015eko azaroaren 19a

amasako festak 2015 jakub 1 1447929507869
amasako festak 2015 jakub 2 1447929508330
amasako festak 2015 jakub 3 1447929508712
amasako festak 2015 jakub 4 1447929509072
amasako festak 2015 jakub 5 1447929509380
amasako festak 2015 jakub 6 1447929509727
amasako festak 2015 jakub 7 1447929510117
amasako festak 2015 jakub 8 1447929510442
amasako festak 2015 jakub 9 1447929510804
amasako festak 2015 jakub 10 1447929511196
amasako festak 2015 jakub 11 1447929511507
amasako festak 2015 jakub 12 1447929511823
amasako festak 2015 jakub 13 1447929512103
amasako festak 2015 jakub 14 1447929512403
amasako festak 2015 jakub 15 1447929512694
amasako festak 2015 jakub 16 1447929513032
amasako festak 2015 jakub 17 1447929513356

Jakub Szafrański argazkilari poloniarra Amasako Gazte Eguna gertutik bizitzen izan zen pasa den astean. Bere kronika eta argazkiak dituzue jarraian.

Duela hiru urte, Euskal Herrira iritsi nintzenean, Hernanin izan nintzen. San Joan jaiak ziren. Aurrez, Poloniak fotokazetari eta kazetari gisa ibili nintzen lanean. Politika kontuez jarduten nuen bereziki, manifestazio, debate eta mintegietan. Kontzertu eta bestelako kultur ekitaldietara ere joatea egokitzen zitzaidan.

Hernanira iristean segituan hasi nintzen argazkiak ateratzen. Dena berria zen niretzat, liluragarria. Segituan konturatu nintzen festak ez zirela nolanahikoak. Lekua hobeto ezagutzeko pentsatu nuen onena bertako jendearekin biltzea zela, eta oso ongi hartu ninduten.

Lagun bati esker Santa Barbara elkarteko musikariak ezagutu nituen eta lagun egin ginen. Horietako batek udako Euskal Herriko festa guztiak idatzi zizkidan nire koadernoan, eta puntuazio bidez esan zidan zeintzuk ziren interesgarrienak. Horri esker, Euskal Herriko dozena bat herritan izan naiz.

Zoritxarrez urtebete geroago Poloniara itzuli behar izan nuen. Bi urtez nire nahia eta ametsa Euskal Herrira itzultzea izan da, harik eta duela bi hilabete beste aukera bat sortu zitzaidan arte. Hernaniko lagunekin bildu nintzen, eta esan zidaten festak zirela Amasan, eta ikustea merezi zuela. Ez zidaten bigarren aldiz esan behar izan.

Lehen aldia zen Amasan nintzena eta ez nekien zer topatuko nuen. Bakarrik joan nintzen, eta argazkiak ateratzen nenbilen plaza eta kaleetan, baina oraingoan ezberdina zen. Bertako herritarren eskuzabaltasuna eta abegikortasunari esker, dantzariekin bildu nintzen. Zonaldea eta bertako herritarrak ezagutzeko aukera izan nuen. Korrika ibili ginen mendian zehar, hesolak pasaz... eta gogoratu nuen niri ere dantzatzea gustatzen zaidala.

Egun bakarra pasa nuen Amasan, baina egun berezia izan zen. Konbentzituta nago bertan jaso nuen energia, konfiantza eta eskuzabaltasuna urte osoan mantentzen dutela Amasako herritarrek. Horrela izatea nahiko nuke. Bizitzeko leku paregabea da, zorte asko dute eta aprobetxatzen dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!