1975etik gaurdaino Oinkari dantza taldetik pasa diren belaunaldi ezberdinetako kideek eskainiko dute biharko emanaldia. Gaueko 22:30ean hasiko da eta ETBk grabatuko du, gero eguberritan telebistaz eskaintzeko.
Sarrera guztiak agortuta daude, ikusmin handia sortu baitu ikuskizunak. Dantza taldetik pasa diren kideak eta haren gertukoek beteko dute kiroldegia bihar gauean.