EUDEL, Euskadiko Udalen Elkarteak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta, "lehendakariaren deiari eutsita, udalei eskatu nahi die astelehenean, azaroak 16, eguerdiko 12:00etan bost minutuko gaitzespenerako kontzentrazio isilak antolatzeko instituzioen aurrean".
EUDELek "erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu Parisen gertatutako atentatu izugarriak". Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere elkartasuna adierazi die. "EUDELek bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista", esan du kaleratu duen oharrean.
EUDELek egindako deiarekin bat egin dute Tolosako eta Amasa-Villabonako udalek eta hortaz, 12:00etan elkarretaratzeaz egingo dituzte bi udaletxeen atarietan.
Iban Agirre, Amasa-Villabonako alkateak ohar batean nabarmendu du, "Pariseko hilketa koldarrak salatzeko, bat egingo dugu erakundeetatik deitzen diren ekimenetan parte hartuz eta bereziki dei egiten diegu herritar guztiei bost minutuko isilunean parte hartu dezaten".