Amasako Jaiak 2015

Baserriz baserri kalejiran

Jon Miranda 2015eko azaroaren 12a

Atzo hasi zituzten jaiak Amasan eta igandean amaituko dira. Gaur Gazte Eguna ari dira ospatzen.

Amasan San Martin festetan barneratuta dabiltza atzotik, San Martineko ospakizunak eta txupinazoa izan baitzituzten orduan.

Gaurkoan, berriz, gazteen eguna ospatu dute. Tradizioari jarraituz, 06:00etarako elkartu dira Amasako gazteak, gosaltzeko. Ondoren, trikitilari eta dultzaineroen laguntzarekin baserriz baserri ibili dira giro ederrean, hamaiketakoa ere tarteko izan dutela.

Ataria Irratiak zuzeneko konexioa egin du goizean Villabonatik, eta Odei Esnaola eta Gurutze Astiasaran. Hemen kontatu dizkigutenak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!