Biharko deialdiaren inguruan, Iban Agirre alkateak nabarmendu duenez, "nire asmoa da Oroimenaren Eguna ahalik eta adostasun handienarekin egitea, eta, horretan oinarrituta, urterik urte gure udalerrian aurrerapausoak ematea bizikidetzaren esparruan".
Herritarrei eta udalerriko tokiko erakunde eta eragile sozialen ordezkariei ekimenarekin bat egiteko gonbita luzatu die alkateak. Isilunea amaitzean aurrez udalbatzak adosturiko testua irakurriko da.