"Oporretatik bueltan haur batzuk euskararen erabilera murriztu zutela ikusita, euskara bultzatzeko asmoz, maskota bat egitea bururatu zitzaigun", aipatu dute Fleming ikastetxeko irakasleek. Horrela sortu zuten Xaxi.
Euskara animatzera bultzatuko ditu pertsonaiaren presentziak eta antolatzen dituzten ekitaldi guztietan egongo da presente.
Orain arte oporretan egon den arren, "aurreko astean eskutitza bidali zuen etorriko zela esanez˝. Ongi etorria emateko emanaldia prestatzen aritu dira Fleming ikastetxeko haurrak.