Hondakin bilketaren inguruko adostasunik lortzen ez bada galdeketa egingo dute Amasa-Villabonan

Ataria 2015eko urriaren 27a

Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek elkarrizketa eta negoziazio bidea abiatu dute akordio batera iristeko asmoz. Akordio bat erdiesten ez badute, 3-6 hilabeteko epean herri galdeketa egingo dute

Iban Agirre, Amasa-Villabonako alkateak, atzo arratsaldean ospatutako osoko bilkuran egin zuen galdeketa egiteko proposamena.

EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdietako udal ordezkariek epe laburrean adostasun batera iristeko konpromisoa hartu dute. Akordio batera iritsi ezean egingo lukete galdeketa, parte hartzeari buruzko araudiak ezartzen dituen pausoak jarraituz.

Amasa-Villabonako Udaleko 13 zinegotziek aho batez onartu zuten herri galdeketa egiteko proposamena atzoko osoko bilkuran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!