"Hizkuntza txiki baten jarraipenaren atzean hiztunen hautuak daude"

Iñigo Terradillos 2015eko urriaren 21a

Paula Kasares soziolinguista izango da gaur Villabonako Gurea aretoan, 17:30etik aurrera. Zuek duzue giltza izenburuean, bizi garen gizarte eleanitzean euskara bezalako hizkuntza batek nola egin dezakeen aurrera aztertuko du.

Zuek duzue giltza da hitzaldiaren izenburua.

Seme-alabak euskaldun hazi nahi dituzten gurasoentzako zenbait gomendio eta gogoetagai emango ditut. Gure haurrak euskaldun izango dira, baina, euskaldun eleanitzak. Euren behar komunikatiboak asetzeko, hizkuntza batean baino gehiagotan mugituko dira. Beraz, biharko egunean euskaldunak izaten jarraitzeko, horrela aukeratu beharko dute, alegia, nahiago dutelako euskaraz egitea izango da. Eta, hori horrela izango da, baldin eta, euskarak ematen badie beste hizkuntzek ematen ez dien zerbait.

Zer emango die edo eman beharko die?

Haurtzaroa da, bereziki, garrantzitsua horretarako. Txikitatik euskararekin egiten dituzten harremanak oso garrantzitsuak dira. Identitatea, afektibitatea, lagunak... hizkuntzari ematen zaizkion balio erantsiak dira. Eta, orduan, nahiz eta hizkuntza bat baino gehiago jakin, hizkuntza horren aldeko hautua egingo du komunikatzeko. Hori esatearekin, ez gara ari soilik gaur egungo haurren hautu subjektiboaz, hizkuntzaren etorkizunaz baizik. Gurea bezalako hizkuntza edo kultura txiki baten biziraupen edo jarraipenaren atzean hiztunen hautuak daude. Horregatik da garrantzitsua familiek jakitea ezinbesteko rola dutela haurren hizkuntzaren sozializazioan.

Elkarrizketa osoa audioan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!