Danok Danena, hirugarren

Ataria 2015eko urriaren 20a

Danok Danena Halterofilia taldeak Madrilen jokatu den Espainiako Kluben Arteko Txapelketan eta Erregearen Trofeoan brontzezko domina lortu du

Jardunaldi honetan 12 talderik hoberenek parte hartu zuten. Pultsulari guztiek, hamabost egun lehenago Zarauzko txapelketan egindako markak hobetu zituzten eta horri esker, lortu dute 3. postuan sailkatzea. 1.870,86 puntu eskuratu zituen Amasa-Villabonako taldeak.

Parte hartu zuten pultsulariak ageri dira argazkian: Ezker eskuin, Asier Gallego, Peter Cubillo, Mikel Alvarez, Igor Sasiain, Jon Sasiain, Ekaitz Kortajarena eta Batis Kortajarena entrenatzailea.

Urriaren 31n, berriro ere Madrilen, nesken txanda izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!