"Denon artean lortu behar dugu"

Eneritz Maiz 2015ko urr. 17a, 14:34

Larraul, Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Zizurkil eta Alkizako udalek, bat egin dute Amasa-Villabonan ospatzen ari den Aiztondora Egunarekin. Euskal preso eta iheslariek bizi duten sakabanaketarekin amaitzeko indarrak batu dituzte.

Villabonako udaletxearen parean egin dute ekitaldi instituzionala, eta jarraian, pilota partidak eta herritarren arteko desafioa izan dituzte ikusgai. Festa giroaren ostean, barraren bueltan elkartu badira ere, ekitaldi nagusian Aiztondo bailarak eta bertako hainbat senide eta lagunek bizi dituzten egoerak salatu dituzte.

Aiztondo bailaran oso ondo ezagutzen dutela adierazi dute dispertsio politika, eta honek dakartzan ondoriok: "Presoak bisitatzeko astero-astero ehunka edo milaka kilometro egin beharrak, sekulako ahalegin erantsia sortzen du: odol-uste ekonomia, nekea, presoaren ezinegona eta istripuak izateko arriskua, besteak beste".

Aiztondo bailaran, bost euskal preso dituztela espainiar estatuko espetxeetan sakabanatuta ekarri dute gogora, txalo artean: "Oskar Castellonen; Emilio Curtisen; Karlos Huelvan, Iñigo Puerto I-en eta Manex Puerto II-n". "Gertuen dagoena 558 kilometrora eta urrutien dagoena, berriz, 1021 kilometrotara".

Eta munduan zehar barreiaturik dauden euskal iheslari politikoak ere gogoan izan dituzten ekitaldian.

Senideei agurra dantzatu diete ekitaldian eta lore sorta bana ere jaso dute txalo artean.

Euskal Herrian dagoela giltza esan dute, eta "denon arte lortu behar dugu, eta lortuko dugu dispertsioarekin amaitzea". Giza eskubideen urraketak ere salatu dituzte: "Gaixorik dauden presoak kaleratzea eskatu nahi diogu espainiar gobernuari"

Arratsaldean, berriz, Herri Kiroletara lelopean, ez da faltako erakustaldirik: giza proba, trontzalariak, lokotx biltzaileak, aizkolariak, lasto altxatzaileak,... guztia 17:00etatik aurrera.

Herr kirolariek ere bat egin dute egunarekin, eta "norbanakotik hasi eta ekinbide politikora salto egiteko garaia" dela adierazi dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!