Amasaren 400. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak

Ataria 2015eko urriaren 16a

2015ean betetzen dira 400 urte Amasak herri izaera eskuratu zuela Tolosatik bereizita. Urteurern hori dela eta Amasako herritarrek hurrengo hilabeteetan ekintzak antolatu dituzte, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin.

Urriaren 17an, larunbatarekin, goizeko 11:00etan ipuin kontateta saioa izango da haur eta gaztetxoentzat. Ondoren, sormen tailerra egingo dute.

Urriaren 24ean egingo dituzte ekitaldi gehiago. Goizeko 10:30ean Estibaliz Gonzalez Diosen hitzaldia izango da eta ordu erdi beranduago emanaldi berezia eskainiko dute herritarrek. 12:00etan topa herrikoia eta pintxo dastaketa izango dira, kanpai errepikarekin batera.

Azaroan ospatuko dituzte Amasako San Martin festak eta abendurako ere iragarri dituzte ekitaldiak urteurren hau gogora ekartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!