Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren egoitza bisitatu ondoren eskainiko dute jendaurreko saioa. Berezia izango da Karlos Aizpuruak aurreratu duenez. Bera arituko da gai jartzen.
Karlos Aizpurua, Mintzola Fundazioko zuzendaritzako kideak gaur arratsalderako antolatu duten saioaren berri eman digu. Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet, diasporako bertsolariak eta Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio arituko dira, 19:00etan.
Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren egoitza bisitatu ondoren eskainiko dute jendaurreko saioa. Berezia izango da Karlos Aizpuruak aurreratu duenez. Bera arituko da gai jartzen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?