Gurasoentzako hitzaldiak izango dira astelehen eta asteazkenean

Ataria 2015eko urriaren 15a

Hitzaldiak arratsaldeko 17:30ean izango dira Gurea zinemako erakusketa gelan.

Datorren astelehenean, urriaren 19an, eta asteazkenean, urriaren 21ean, bi hitzaldi izango dira gurasoentzako Villabonan. Hitzaldiak, Paula Kasaresek emango ditu. Kasares, soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da, aditua gurasoei hizkuntzen inguruko formazioa ematen.

Astelehenean hitzaldia euskaraz ez dakiten gurasoentzat izango da, eta Euskera. Entra un idioma en casa izenburua izango du. Euskara ez dakien hainbat gurasoen kasuan, seme-alabak eskolan hastea izan daiteke etxera euskara sarzteko lehen urratsa. Hitzaldi honetan, horretaz hitz egingo du Kasaresek, eta hainbat aholku emango dizkie gurasoei hizkuntzekiko jarrera egokia eta positiboa izan dezaten.

Asteazkenean, berriz, guraso euskaldunentzat izango da hitzaldia, Zuek duzue giltza, izenburupean. Gizarte eleanitz batean bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago entzun, ikasi eta erabiliko dituzte txikitatik. Gurasoek hizkuntzekiko nolako jarrerak sustatu behar ditugun azalduko digu Kasaresek, besteen artean.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!