Marihuana landareak garraiatzeagatik hiru atxilotu Villabonan

Ataria 2015eko urriaren 14a

Osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egiteagatik hiru lagun atxilotu dituzte, bart gauean, Villabonan

Hernaniko Ertzain-etxeko poliziak gauerdian gerturatu dira Villabonara eta furgoneta batetik marihuana landareak deskargatzen ari ziren hiru lagun atxilotu ditu. 43, 27 eta 19 urtekoak dira ustezko delitugileak eta  osasun publikoaren aurkako delitua egitea egotzi diete.

Marihuana landareak etxebizitza batera garraiatzen ari ziren hiru lagunak identifikatu ditu Ertzaintzak eta beharrezko baimenarekin, etxebizitza miatu dute. Landare klase bera topatu dute etxebizitzako logela batean eta ertzainek, beraz, hiru lagunak atxilotu ditu. Orain, epailearen aurrean deklaratu beharko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!