Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

Beñat Iguaran ere, final laurdenetan

Tolosaldeko Ataria 2015ko urr. 10a, 21:30

Arrasateko saioa amaituta, matematikoki hurrengo fasean izango da billabonatarra, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaranekin batera. 

Ez zuen erronka erraza, joan den asteko puntuazioei begira, baina Beñat Iguaran Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdeneta ariko da, gaurko saioak emandako puntuazioen ondoren. 

Joan den astean sailkatu ziren Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran, eta eragiketen zain geratu zen Beñat Iguaran; zuzenean sailkatutakoez gain, beste zortzi bertsolarik gainditu behar zuten 420 punturen langa. Hori jada ez da posible izango eta, beraz, hiru aiztondotarrek aurrera egingo dute txapelketan. Mikel Artolak, berriz, bihar Andoainen jokatuko duten saioari begiratu beharko dio, aukerarik ba ote duen ikusteko.  

Gaur Arrasaten jokatu duten saioaren ondoren, horrela geratu dira puntuazioak: 

BERTSOLARIA BEASAIN AZPEITIA LASARTE-ORIA ELGOIBAR ARRASATE OSOTARA
1 Jon Maia Soria 456,5         456,5
2 Ane Labaka Mayoz 444,0         444,0
3 Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa"   439,5       439,5
4 Nerea Elustondo Plazaola   432,0       432,0
5 Felix Zubia Olaskoaga         431,0 431,0
6 Manu Goiogana Bengoetxea       428,0   428,0
7 Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" 427,0         427,0
8 Nahikari Gabilondo Mendizabal   426,5       426,5
9 Beñat Lizaso Alberdi     426,0     426,0
10 Ander Lizarralde Jimeno   425,5       425,5
11 Unai Mendizabal Jauregi   424,0       424,0
12 Oihana Iguaran Barandiaran       423,5   423,5
13 Eneritz Artetxe Eizagirre         421,5 421,5
14 Amaia Iturriotz Etxaniz   421,0       421,0
15 Beñat Iguaran Amodarain 420,0         420,0
16 Eli Pagola Apezetxea 420,0         420,0
17 Manex Mujika Amunarriz       417,5   417,5
17 Iñaki Gurrutxaga Zubimendi         417,5 417,5
19 Maider Arregi Markuleta     415,0     415,0
20 Mikel Artola Izagirre     415,0     415,0
21 Xabier Sukia Etxeberria     412,5     412,5
22 Haritz Casabal Pikabea         412,0 412,0
23 Haritz Mujika Lasa 409,0         409,0
24 Unai Muñoa Amundarain       407,5   407,5
25 Iñigo Gorostarzu Etxebeste       403,0   403,0
26 Aitor Irastortza Fadrique     399,5     399,5
27 Gorka Azkarate Torner     398,0     398,0
28 Iban Urdangarin Lardizabal       397,5   397,5
29 Egoitz Eizagirre Aduriz         382,5 382,5
30 Aratz Igartzabal Bidegain         373,0 373,0

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!