2015/10/14 19:00

Diasporatik. Bertso jaialdia

Diasporatik. Bertso jaialdia
Subijana etxea, Amasa-Villabona

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Martin Goicoetches eta Johnny Curutchet.

Diasporako lau bertsolari etorriko dira Euskal Herrira bisitan, EKEk antolatuta (Euskal Kultur Erakundea). Besteak beste, Mintzola Fundazioaren egoitza hartzen duen Subijana etxean izango dira urriaren 14an, eta bisitaren ondoren diasporako bi bertsolari kantari ariko dira Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin batera.

Euskal Herriko bi bertsolari ezagun eta diasporako bi bertsolari ezezagun ikusteko aukera izango dugu jaialdi txiki eta berezi honetan.

Sarrera doan.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!