Kultur ikastaroak antolatu ditu Villabonako kultura sailak

Jon Miranda Labaien 2015ko ira. 7a, 13:04

Urte osoko ikastaroek eta udazkenekoek osatuko dute aurtengo ikastaroen eskaintza Amasa-Villabonan

Villabonako udaleko kultura sailak ikastaro ugari antolatu du 2015-2016 ikasturterako. Urte osoko ikastaroak daude tartean, baina baita udazkenean zehar emango direnak ere. Besteak beste, irailaren 28 eta 29an Javi Rivero eta Eneko Amondarain herritarrek etxeko kontserben inguruko ikastaroa eskainiko dute.

Urrian hasi eta ekainera bitartean 90 orduko bi ikastaro izango dira Villabonan: egur lanketarena bat eta zaharberritzea eta arte aplikatuena bestea.

Izen emateak irailaren 22ra arte egin ahal izango dira kultura bulegoan, 943 69 16 55 telefonoan eta kultura@villabona.net helbidean.

Ikastaroak

Egur lanketa. 90 orduko ikastaroa. Sacemgo tailerrean. Urriaren 5ean hasita. Astelehenetan 14:30-17:30 / 17:30-20:30. 232€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 327€ (gainerakoentzat).

Pintura haurrentzat. 30 orduko ikastaroa. Larrea 20an. Urriaren 5ean hasita. Astelehenetan 17:15-18:15 (4-7 urte). Ostegunetan 17:45-18:45 (4-7 urte) / 18:45-19:45 (8-11 urte). 91€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 120€ (gainerakoentzat).

Pintura gazte eta helduentzat. 60 orduko ikastaroa. Larrea 20an. Urriaren 6an hasita. Asteartetan 17:30-19:30 (12-16 urte) / Asteazkenetan 17:00-19:00 (helduak). 131€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 243€ (gainerakoentzat).

Zaharberritzea eta arte aplikatuak. 90 orduko ikastaroa. Sacemgo tailerrean. Urriaren 5ean hasita. Astelehenetan 17:00-20:00. 196€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 307€ (gainerakoentzat).
Udazkeneko ikastaroak

Etxeko kontserbak. Hegaluzea, antxoak, tomatea, piperrak, almibarrak, mermeladak… 6 orduko ikastaroa. Javi Rivero eta Eneko Amondarainen eskutik. Irailak 28-29. 19:00-22:00. 18€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 21€ (gainerakoentzat).

Feng Shui. Etxea edo negozioa orekatzen ikasi eta espazio osasuntsuagoak lortzeko. 9 orduko ikastaroa. Lourdes Galarragaren eskutik. Urriaren 17tik 31ra, larunbatetan. 10:00-13:00. 23€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 27€ (gainerakoentzat).

Argazkilaritza digitala. 26 orduko ikastaroa. Asier Larrazaren eskutik. Urriaren 5etik azaroaren 9ra arte, astelehen eta asteazkenetan. 19:00-21:00. Bi larunbatetan eskola praktikoak ikasgelatik kanpo. 75€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 90€ (gainerakoentzat).

Serigrafia tailerra. 12 orduko ikastaroa. Virginia Ameztoyren eskutik. Azaroaren 3tik 24ra, asteartetan. 18:30-21:30. 35€ (Amasa-Villabonan erroldatuentzat) / 40€ (gainerakoentzat).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!