Villabonako Santioak 2015

"Guk ez dugu gaur sei urte gertatutakoa ahazterik nahi"

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko uztailaren 31

 1 1438372250424
 7 1438372255466
 17 1438372263980
 28 1438372274676
 5 1438372253759
 6 1438372254645
 8 1438372256294
 9 1438372257105
 10 1438372257946
 11 1438372258783
 12 1438372259600
 13 1438372260430
 14 1438372261290
 15 1438372262179
 16 1438372263142
 18 1438372264838
 19 1438372265644
 20 1438372266472
 21 1438372267350
 22 1438372268262
 23 1438372269103
 24 1438372269921
 25 1438372272185
 26 1438372272996
 27 1438372273864
 29 1438372275497
 30 1438372276313
 31 1438372277130
 2 1438372251280
 3 1438372252090
 4 1438372252923

Santio jaietako egitarautik kanpo izan bada ere, billabonatarrek Remi Ayestaren alkate ordea zenaren omenaldia egin dute beste behin. Seigarren urteurren honetan ere gertatutakoa ekarri dute gogora eta "egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa oinarri diten aitortza" eskatu dute.

Azken sei urteetan bezala, Remi Gogoan ekimeneko kideek alkate ordea zena omentzeko ekitaldia egin dute bere monolitoaren ondoan. Aurten ere billabonatarrek ekitaldia babestu dute eta asko izan dira bertaratu direnak.

Remi Gogoan ekimeneko kideek esan dute orain sei urte gertatutakoa ahazterik ez dutela nahi eta horretan jarraituko dutela "tinko".

"Izan ere, askotan ari gara entzuten biktima guztiek eskubide berdinak dituztela. Guk ere hala pentsatzen dugu. Baina ez dugu hitz hutsak izatea nahi. Bada hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia. Bada Remiri zor zaion aitortza egiteko garaia" esan dute. Horiek horrela, "egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa oinarri dituen aitortza" eskatu dute, "Remi ez zelako bihotzekoak jota berez hil". "Guztiok dakigu egun hartan festagunean nolako presio poliziala eta mediatikoa bizi izan zen. Presio hark kendu zigun Remi", gaineratu dute.

Era berean, gertatukoaren inguruko erantzuleek ardurak bere gain hartzea exijitu dute, "baina ez mendeku goseagatik. Justizia goseagatik baizik".

Omenaldia egitarautik kanpo

Gaurko omenaldia jai egitarautik kanpo utzi izana ere salatu dute. "EAJko alkateak ekitaldi hau jai egitarau ofizialetik kentzea erabaki zuen, festa batzordearen iritzia kontuan hartu gabe, eta aldebakarrez". Remi Gogoan ekimeneko kideekin oraindik ez dela harremanetan jarri esan dute, eta neurri hori hartu izana ulergaitza zaiela esan dute. "Zauriak ixteko bidean traba baino ez dela pentsatzen dugu".

Familiak duela egun batzuk Remi bortizkeria politikoaren biktima izan zela aitortzeko udalean egindako eskaerarekin bat egin du ere ekimenak. "Egunotan ez gaudela bakarrik ikusi dugu. Hasiera hasieratik herritarren babesa, bultzada eta animoa sentitu ditugu. Horren adibide Santio egunean herriko elkarte eta talde eragileetako kideek Remiri egin zioten lore eskaintza", gaineratu dute.

Ekitaldian lau dantzarik ere saio txiki bat eskaini diote Remiri eta herri sahararrak bidalitako gutun bat irakurri dute. Gutunean Remiren senitartekoei babesa azaldu diete eta justizia eskatu dute. Bertsolariak ere izan dira ekitaldian.

Bukatzeko Remiren anaiak hitz batzuk egin ditu jasotako babesa eskertuz eta justizia eskatuz.

 

Erlazionatuak

Remi Ayestaranen omenaldia, bertsolariak

Rebeka Calvo Gonzalez 2015 uzt 31 Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!