Villabonako Santioak 2015

Kuadrillen Egunean dena da festa

Andoni Uzkudun-Rebeka Calvo 2015eko uztailaren 30a

Villabonako Santio jaietan Kuadrillen Eguna dute gaur. Goizeko zirimiria dela eta zalantzan egon dira bazkaria non egin, baina azkenean bozketa egin eta betiko lekuan egitea erabaki dute. Euri langarra ez da oztopo izan hala ere, giro onean egin dute bazkaria. Bazkaldu eta gero, dena bildu eta kalejiran jaitsi dira erdigunerantz.

Bihar izango dute azken eguna. San Inazio Eguna da eta egitarau oparoa dute.

UZTAILAK 31 – SAN IGNAZIO EGUNA – OSTIRALA

08:00

DIANA, Loatzo Musika Eskolako trikitilariekin.

10:30

UR PARKEA, Txistulari plazan.

11:30

ERREBOTEA: Villabona-Hazparne 86. Norgehiagoka, BEHAR ZANA Kirol Elkartearen eskutik.

12:00

GASTRONOMIA ELKARTEEN ARTEKO MARMITAKO LEHIAKETA, Berdura plazan.

12:30

ANIZTASUNAREN KANTUJIRA, Banaiga Band taldearen eskutik.

17:00

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA, dultzaineroek alaituta.

18:00

SOKAMUTURRA, Erreboteko plazan, dultzainero taldeak alaituta.

20:30

DISKO FESTA, Erreboteko plazan, OIHAN VEGArekin.

23:00

SANTIOAK IRUDITAN: Herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.

00:00

DANTZALDIA, Iratzar taldearekin, Erreboteko plazan.

00:30

80-90 HAMARKADETAKO MUSIKAKO DJ EMANALDIA, osasun zentroaren inguruan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!