Villabonako Santioak 2015

Z.E. Taldeak irabazi zuen Santio Jaietako futbito txapelketa

Andoni Uzkudun 2015eko uztailaren 27a

Uztailaren 24ean amaitu zen Santio Jaietako kuadrila arteko futbito txapelketa. 

Txapelketako finala Z.E. eta Karumix taldeak jokatu zuten eta partidu bikain bat ikusteko aukera egon zen. Partidua Z.E taldeak irabazi zuen 4 eta 3 Karumixen aurka eta finaleko jokalaririk onena Ander Mendizabal izan zen. Nahiz eta Karumix taldea aurretik jarri hasiera batean, Z.E. taldeak buelta ematea lortu zuen finalari. Urteak aurrera joan ahala, geroz eta jende gehiago inguratzen da finala ikustera eta Santio jaietako ekitaldi garrantzitsuenetakoan bihurtzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!