Atzo, Uztailak 26, konpartsa herrikoia ospatu zen Amasa-Villabonako Santio Jaietan. Aurtengo konpartsaren gaia Inude eta artzainena izan zen. Orain dela urte batzuk izandako arrakasta eta gero, berriz ere konpartsa hau egitea pentsatu zuten herritarrek. Giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten aurtengoan ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?