Villabonako Santioak 2015

Giro aparta Santio Egunean

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko uztailaren 25a

 1 1437846863559
 22 1437846884678
 29 1437846891964
 32 1437846895635
 5 1437846868046
 6 1437846868927
 7 1437846869979
 8 1437846870816
 9 1437846871725
 10 1437846872563
 11 1437846873429
 12 1437846874284
 13 1437846875367
 14 1437846876461
 15 1437846877298
 16 1437846878150
 17 1437846879312
 18 1437846880161
 19 1437846880993
 20 1437846881999
 21 1437846883719
 23 1437846885816
 24 1437846886657
 25 1437846887708
 26 1437846889140
 27 1437846890274
 28 1437846891076
 30 1437846892803
 31 1437846894807
 33 1437846896449
 34 1437846897289
 35 1437846898158
 36 1437846899015
 37 1437846899854
 38 1437846900732
 39 1437846901575
 40 1437846902968
 41 1437846903900
 42 1437846904771
 43 1437846906124
 44 1437846907259
 2 1437846865156
 3 1437846866043
 4 1437846867209

Soka dantza izaten da Santio Eguneko ekitaldirik kuttunena, baina egunak askoz gehiagorako ematen du.

Malkar plazan Eskulangitza Azoka izan da eta askotariko produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan dira. Hori gutxi ez eta Atari Bizi Lehiaketako irabazleen berri eman dute bertan. Hirugarren saria Izaskun Zarategi Agirrezabalak jaso du. Villabonako dendetan gastatu ahal dituen 85 euro jaso ditu. Bigarren aldiz, Pruden Terradillosek egin du, baina saria bere amak jaso du. Villabonako dendetan erabili ahal dituen 100 euro jaso ditu. Eta lehen saria Ana Goikoetxeari eman diote, nahiz eta saria bere senarrak jaso duen. Goikoetxeak ere 100 euroko bonoa jaso du eta horretaz gain Iturri Goxo jatetxean otordu bat egin ahal izango du.
Sari berezia ere eman diote herriko eraikin politenari, eta Kale Nagusiko 19. zenbakiak jaso du. Hauek ere herriko dendetan erabiltzeko 85 euroko bonoa jaso dute.

Lehiaketa eta gero, plaza beretik atera dira erraldoiak, buruhandiak eta ipotxak. Jende ugari bildu da haien bueltan eta Donostiako Irrintzi Konpartsak ere hartu du parte kalejiran.

Goizaldera arteko ekitaldiak daude oraindik aukeran: Oinkarik antolatutako Erromeri Eguna, sagardo eta pintxo dastatzea, trikitilariak, bertsolariak, Gozategiren kontzertua, Larrain dantza....

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!