Villabonako Santioak 2015

Kirol ekitaldietan ere giro aparta

Andoni Uzkudun 2015eko uztailaren 24a

Txupinazoaren aurretik ikuskizuna Olaederra kiroldegiaren frontoian izan dute billabonatarrek, bertan frontenis eta paxaka partidak izan baitira ikusgai.

Frontenis txapelketa ikusgarria eta emozioz beterikoa izan da. Bertan Eneko Maiz izan da garaile, Irai Roponi 22-21 gailendu eta gero. Paxakakoan ere Eneko Maiz txapeldunen artean izan da. Iñigo Irisarrirekin batera, Jon eta Aritz Eskuderoren aurka 11-3 irabazi dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!