Villabonako Santioak 2015

Lehertu da jaia Villabonan

Ataria 2015eko uztailaren 24a

Hasi dira Villabonako Santio jaiak. Oinkari dantza taldeko kideak izan dira txupinazoa jaurtitzeko ardura izan dutenak, aurten dantza taldeak 40. urteurrena ospatzen duelako.

Hastapenetatik dantza taldean aritu zirenak izan dira herritarren aurrean hitz egin dutenak, eta ondoren, ikuskizun polita eskaini dute dantza taldeko kideek. Emanalditxoaren ostean, suziria jaurti dute, eta txaranga doinuak nagusitu dira, eta horrekin batera algara, dantza eta festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!