Aynabel Davila, Susana Davila, Jon Sasian, Ekaitz Kortajarena eta Battis Kortajarenak osatu zuten Villabonako taldea.
Horrez gain, larunbat honetan, III. Liga Nazionala eta V. Santio Trofeoa jokatuko dira Villabonan, Centro Tabernako plazan. Halterofilia lehia 18:00etan hasiko da. Danok Danenako pultsulariak Iruñako Anaitasunako neska-mutilekin lehiatuko dira. Bi talde hauek Espainako lehenengo 12en artean sailkatuta daude; Danena laugarren eta Anaitasuna hamargarren. Sailkapen horrek Espainako Errege Kopan parte hartzeko aukera ematen du.
Susana Davila herriko pultsulariak ez du parte hartuko larunbatean, Espainako Selekzioarekin Nabazerradako Errendimendu Altuko Zentroan konzentrarurik dagoelako. Bertan, Landskroma-n (Suedian) abuztuaren 1etik 9ra ospatuko den Europako 17 urte azpikoen txapelketa prestatzen ari da.