Santio Txapelketako finalak, erabakita

Ataria 2015eko uztailaren 22a

Quina sakatzeko prest; atzean, Mendia

24 bikoterekin hasi zen Santio Pilota Txapelketa eta finalean izango diren biak zeintzuk diren erabaki zen atzo.

Eskuz-binakakoan, lehen bikotea Quina usurbildarrak eta Mendiak osatuko dute. Azken hau Amezketako Zazpi Iturri Pilota Eskolako pilotaria da. Bikote honek, Zugadi eta Pujanaren aurka 22-16 irabazi zuen final aurreko neurketan.

Urmeneta añorgarraren eta Aizpuru azpeitiarraren aurka jokatuko dute azken norgehiagoka. Hauek erraz irabaztetik datoz, Lansalot eta Medinaren aurka 22-6 irabazi baitzuten.

Palan ere finalean izango diren bi bikoteen izenak jakin dira. Zubillaga eta Legarretak, Loidi eta Arrutiren aurka jokatu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!