Bisita ukatu diete Oskar Zelarain presoaren lagunei

Ataria 2015eko uztailaren 20a

Villabonako Oskar Zelarain euskal presoa eta Hernaniko Pedro Cano bisitatzera zihoazten hiru lagunek matxura izan zuten Teruel inguruan eta ondorioz, ordu erdi beranduago iritsi ziren bisitara. Kartzelako funtzionarioek bisita bertan behera utzi zuten.

Etxeratek euskal presoen senide eta lagunen bisita eskubideak "urratuak" izan direla salatu du. Izan ere, Villabonako Oskar Zelarain eta Hernaniko Pedro Cano presoen hiru lagunek ezin izan zuten hitzartuta zuten bisita egin. Autoan zihoaztela matxura izan zuten Calamochan (Teruel) eta ondorioz, ordu erdi beranduago iritsi ziren kartzelara, eta funtzionarioek sarrera galarazi zieten. Bi presoak Castello I kartzelan daude.

Era berean, bisita ukatzearekin batera, haientzako batentzat zuten paketea sartzea ere ukatu zieten. Etxeratek esan du "euskal preso politikoen senide eta lagun bezala gure eskubideen ukapena dakarren erdeinu honekin nekatuak" daudela. "Ez dugu etsiko gure eskubideak onartuak izen arte, gaur egun, horrelako adibideek erakusten duten bezala, ez baitaude", gaineratu dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!