Gutuna: "Badatoz Villabonako udaletxeko jauntxoak"

Pauli Olano Balerdi 2015ko uzt. 15a, 17:47

Hilabete eskas pasa da Amasa-Villabonako alkate berri eta dotoreak bere aulkia hartu zuenetik, eta jadanik, zeinu desberdineko bi erabaki hartu ditu.

Batetik, bando bat atera du bere boto-emaileei barkamena eskatuz, agindutako bosgarren edukiontzia ezin duelako jarri; eta bere politika “zaborreroa” obedienteki aplikatzen jarraitzeko eskatzen die. Hau da, zaborra ateratzea nahi den modu, egun eta lekutan.

Bestetik, festa batzordearen lanari kasu zipitzik egin gabe, inprentara deitzea erabaki zuen, jaietako egitarauaren edizioa geratuz. Modu kazike eta txuleskoan, aurreikusitako bi ekitaldi kendu eta berri bat sartu nahi ditu egitarauan.

Kendu nahi dituen ekitaldietatik bat Remi Ayestarani uztailaren 31n egiten zaion omenaldia da. Garai haietan plenora agertu ez ziren EAJren zinegotziei memoria egiten laguntzeko, eta hiru berriei erakusteko, herrikoak ez direnez bere historia jakin beharrik ez dute-eta, bi lerrotan kontatuko dut.

2009ko uztailaren 31n, Remi Ayestaran Olano, alkateorde bezala, Ertzaintza xaxatzen zebilen gazte batzuk babestera joan zen Villabonako plazara. Izan ere, ertzainak erabat bertan sarturik zeuden. Horretan zegoela, Remi heriotz zauriz erori zen.

Ondorengo egunak samin egunak izan ziren, baina baita errekonozimendu eta herritarrek familiari, kideei eta lagunei erakutsitako babes egunak ere. Jasotako babes uholde hori izan zen, familiarentzat eta lagunentzat, zauria pixkanaka-pixkanaka ixten joan zedin egon zen erremediorik onena. Jasotako babes hori ez dugu inoiz nahikoa eskertzerik izango familiako kideok.

Gauzak horrela, iritsi berri diren jauntxo hauen ustez, udalaren aldetik Remik ez du ez omenaldirik ezta errekonozimendurik ere merezi.

Ezabatu nahi duten beste ekitaldia, gure preso eta euren familiei babesa azaltzeko egiten den kalejira da.

Zoritxarrez, Villabonan oraindik bost preso ditugu, bat beste baino urrunago. Senide edo lagun preso bat bisitatzera joan den edonork daki egoeraren larritasuna; ikusi arte ezin jakin nola dagoen. Ondoren itzulerako bidea dago, eta presoari ahalik eta azkarren abisatzea itzulera ongi joan dela.

Egoera honetan, sentsibilitate minimo bat duen edonork uler dezake familia horiek elkartasuna eta babesa behar dutela. Are gehiago festa eta zalaparta egun hauetan, kilometrotara daudenak faltan dituztelako.

Egitarauan gehitu nahi dutena udal korporazioaren Villabonako elizarainoko paseotxoa da, Meza Nagusian Santiago apostolua ondratzeko. Nire ustez ekintza hauek dohako krispazioa sortzen dute herrian.

Herri honetan ohituak gaude antzeko krispazioetara. Atez atekoa jarri zenean egin zuten moduan, adibidez. Lurralde osoko militanteak ekarri zituzten orduan herrira.

Guzti honek instituzio hauen emaitzen inguruan mesfidantza sortzen dit. Zeinak, teorikoki elkarbizitza, memoria… lantzekoa sortuak izan diren. Euren pasilloetan pertsonaiak jarri dira, eta euren ibilbidea eurek publiko egin dutelako bakarrik dakigu, eta ikusten duguna zera da, argazkietan ateratzeaz gain, ez dutela beste ezer egin. Nagusiaren ahotsa gero eta lotsa gutxiagorekin ageri da. Lehen mailako eta bigarren mailako biktimak egoten jarraitzen dute, eta horren lekuko gara. Badirudi, kontsigna: egiten ari garenaren itxura egitea dela, gero ezer ez egiteko.  

Santioen bezperan giro honetan egon arren, probokazioak probokazio, gure hildakoak omentzen, eta gure presoak eta euren senide eta lagunak errespetatzen jarraituko dugu.

 

Oharra: Gazteleratik euskarara itzulia izan da gutun hau.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!