Villabonako Santioak 2015

Aldaketekin datoz aurtengo Santioak

Jon Miranda Labaien 2015ko uzt. 14a, 19:37

Amasa-Villabonako Udalak jaiak iragartzeko gaur arratsaldean deitutako prentsaurrekoa bertan behera geratu da.

Aldaketa batzuk egon dira aurtengo jai egitarauan eta horrek giroa gaiztotu du. Festa batzordean parte hartzen duten eragileetako asko ez da azaldu agerraldira eta azaldu direnek, kultura teknikariarekin batera, bertan behera utzi dute ekitaldia. Udalak deitu arren, ordezkari politikorik ez da azaldu gaurko deialdira.

Esate baterako, Remi Ayestaran zenari urtero egiten zitzaion omenaldia kendu dute aurten jai egitarau ofizialetik. Remi Gogoan herri ekimenak agerraldia egingo du bihar egoera honen inguruan bere iritzia emateko.

Euskal presoen eskubideen alde Santio festetan egin ohi diren ekitaldiak ere ez dira ageri festetako programan eta nobedade gisa, udalbatzak desfilea egingo du Jesusen Bihotza parrokiraino Santio egunez, txistulariek lagunduta.

Behin behineko egitaraua zabaldu du dagoeneko Amasa-Villabonako Udalak. Uztailaren 24tik uztailaren 31ra izango dira Santio festak:

 

UZTAILAK 24 - OSTIRALA

16:00

PILOTA: Frontenisa, Olaederrako frontoian.

17:00

PILOTA: Paxaka, Olaederrako frontoian.

18:00

TXUPINAZOA, aurten 40. urteurrena bete- ko duen Oinkari Dantza Taldearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.

18:15

BURUHANDI ETA ERRALDOIEN KALEJIRA, Loatzo Musika Eskolako dultzainero tal- deak alaituta.

19:30

FUTBITO FINALA, Erreboteko plazan.

21:00

HERRI AFARIA, Erreboteko plazan.

23:30

DANBORRADA, Iraunkorrak txarangak alai- tuta. Kultur etxetik abiatuko da.

00:30

DANTZALDIA, TRIKI TA KE taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

01:00

Gazte garaiak oroituz, 40 URTETIK GORAKOEN- TZAKO DJ EMANALDIA, Txistulari plazan.

UZTAILAK 25 – SANTIO EGUNA – LARUNBATA

08:00

DIANA, txistulariek alaituta.

10:00

IV. ESKULANGINTZA AZOKA, Solano Musika Eskolako trikitilariek alaituta, Malkar plazan.

10:30

XXXV. HERRI KROSA haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

11:00

XXXV. HERRI KROSA helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

11:15

UDALBATZAREN DESFILEA, Jesusen Bihotza parrokiaraino, txistulariek lagunduta. Mezaren ondoren, Udalbatzaren bisita Santiago Egoitzara.

12:00

Atari Bizi Lehiaketaren eta Egitarauko azal lehiaketaren SARI BANAKETA, Malkar plazan.

12:30

ERRALDOIEN, IPOTXEN ETA BURUHANDIEN KALEJIRA eta ondoren emanaldia Malkar plazan. Donostiako Irrintzi Konpartsak eta Villabonako erraldoi eta buruhandiek par- te hartuko dute.

13:30

SOKA DANTZA, Oinkari dantza taldearen eskutik. Udalbatza guztiaren parte-hartzea- rekin, Erreboteko plazan.

17:30

ERROMERI EGUNA: Oinkari Dantza Taldeak antolatuta, Erreboteko plazan.ERROMERI EGUNA: KALEJIRA, Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik.

18:00

HALTEROFILIAko III. Liga Nazionala. V. Santio Saria, Centro tabernaren ondoan. Parte-hartzaileak: DANOK DANENA (Villabo- na-Zizurkil) eta ANAITASUNA (Iruñea).

18:00

ERROMERI EGUNA: SAGARDO ETA PINTXO DASTAKETA, Erreboteko plazan.

18:30

ERROMERI EGUNA: Maria eta Garazi TRIKI- TILARIAK.

22:30

ERROMERI EGUNA: BERTSOLARIAK Agin Laburu, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

00:00

ERROMERI EGUNA: GOZATEGI

02:00

ERROMERI EGUNA: LARRAIN DANTZA herrikoia.

02:30

ERROMERI EGUNA: UNSAIN taldea.

UZTAILAK 26 – IGANDEA

09:00

 DIANA, Loatzo Musika Eskolako dultzainero taldeak alaituta.

09:00

PLATER TIRAKETA, Loatzo Tiro Elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.

10:00

BOLA TIRALDIA, Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

10:00

IRRISTAKETA LASTERKETA herrikoia, hau- rrentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain Irristaketa Taldearen eskutik.

10:00

XAKE JOKOA. XXX. Santio Txapelketa. “J.M. Ezkai memoriala”, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

10:30

IRRISTAKETA LASTERKETA herrikoia, helduen- tzat, Arratzain Irristaketa Taldearen eskutik, Eroski paretik abiatuta.

11:30

INUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSAren irteera, Txermingo ikastolatik, Pasai txarangak alaituta.

18:00

INUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSAren emanaldia, Erreboteko plazan.

19:00

HERRI KIROLAK: Sokatira, lastoa altxatzea, harrijasotzaileak eta aizkolariak, Malkar plazan.

23:00

DANTZALDIA, JOXE MENDIZABALen eskutik.

UZTAILAK 27 – ASTELEHENA

11:00

PATATA TORTILLA LEHIAKETA, 11-17 urte ar- tekoentzat, Txermingo ikastolaren azpian.

11:30

MARRAZKI LEHIAKETA haurrentzat, Oria Merkatarien Elkartearen eskutik, Berdura plazan.

13:00

TXIRRINDULARI LASTERKETA HERRIKOIA, 3-14 urte arteko haurrentzat, Irrintzi elkartearen eskutik. Irteera eta helmuga, Eroski parean.

16:00

SOKAMUTURRA, dultzaineroek alaituta, Erre- boteko plazan.

18:00

BURUHANDI ETA ERRALDOIEN KALEJIRA,
dultzaineroek alaituta, Remiren Paseale- kutik abiatuta.

19:30

TXEKOR JATEA ETA SAGARDO DASTAKETA,
Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.

22:00

OINKARI DANTZA ESKOLAREN EMANALDIA,
Olaederra kiroldegian.

23:00

INCANSABLES TXARANGAREN KALEJIRA HE- RRIAN ZEHAR, Olaederra kiroldegitik abiatuta.

UZTAILAK 28 – ASTEARTEA

GAZTEEN ETA JUBILATUEN EGUNA

10:00

TOKA TXAPELKETA, Salbadora Jubilatuen Etxearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

11:00

JUBILATUEN ESKU-LANEN ETA MARGOEN ERAKUSKETA, Berdura plazan.

11:00

ANIMALIEN IKUSKIZUNAK, GORRITIREKIN, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

13:00

BURUHANDI ETA ERRALDOIEN KALEJIRA, dultzaineroek alaituta.

14:00

JUBILATUEN BAZKARIA, eta ondoren dantzaldia XABIER ZUBELDIA ETA TALDEArekin, Txermingo ikastolan.

14:30

BAZKARIA, Berdura plazan, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik.

16:15

ZUMBA klase herrikoia, Txistulari plazan.

17:00

HAUR PARKEA, Arroan: Slide, ohe elastikoak, Spiderman txirrista, oihana,…

17:30

POTEO-KALEJIRA, Orkresta Nazionalarekin.

18:00

PILOTA: GOMAZKO PALETAKO eta ESKUZKO AFIZIONATUEN FINALA,Bearzana pilotalekuan.

18:00

CYCLING MINI-MARATOIA,Txistulari plazan.

22:30

ERESARGI ABESBATZAren emanaldia, Gurea antzokian.

23:00

GAZTEEN KONTZERTUA: LAIN eta ESNE BELTZA taldeak, Erreboteko plazan.

UZTAILAK 29 – ASTEAZKENA

ATSEDEN EGUNA

 

UZTAILAK 30 – KUADRILLEN EGUNA – OSTEGUNA

14:30

KUADRILLEN BAZKARIA, Etxeondoko parkean.

17:00

Kuadrillen KALEJIRA, Incansables txarangarekin.

20:00

DANTZALDIA, TXIMELETA taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

21:30

KAFE ETA LIKORE DASTAKETA jubilatuentzat, Dj Txispyren musikak alaituta, Jubilatuen Bil- tokian.

00:00

ZEZEN SUZKOA, Erreboteko plazan.

00:00

DANTZALDIA, TXIMELETA taldearen eskutik.

UZTAILAK 31 – SAN IGNAZIO EGUNA – OSTIRALA

08:00

DIANA, Loatzo Musika Eskolako trikitilariekin.

10:30

UR PARKEA, Txistulari plazan.

11:30

ERREBOTEA: Villabona-Hazparne 86. Norgehiagoka, BEHAR ZANA Kirol Elkartearen eskutik.

12:00

GASTRONOMIA ELKARTEEN ARTEKO MARMITAKO LEHIAKETA, Berdura plazan.

12:30

ANIZTASUNAREN KANTUJIRA, Banaiga Band taldearen eskutik.

17:00

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA, dultzaineroek alaituta.

18:00

SOKAMUTURRA, Erreboteko plazan, dultzainero taldeak alaituta.

20:30

DISKO FESTA, Erreboteko plazan, OIHAN VEGArekin.

23:00

SANTIOAK IRUDITAN: Herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.

00:00

DANTZALDIA, Iratzar taldearekin, Erreboteko plazan.

00:30

80-90 HAMARKADETAKO MUSIKAKO DJ EMANALDIA, osasun zentroaren inguruan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!